Hainbat euskarri mota daude koltxoientzat.
Gau-tun zenbait kanape material, diseinu eta kolore desberdinetakoak erakusgarri ditugu.
Tapizatu oinarriak, orri ugaritako somier finkoak eta artikulatuak daude.
Gure somier artikulatuak bere diseinu dotoreagatik eta goi-mailako ezaugarri teknikoengatik bereizten dira. Eukalipto egurrez fabrikatuta daude eta orriak Lamacork materialarekin estalita daude. Horretaz gain, gure somier artikulatuak gerrialdean hiru orri daramatzate eta sbs tako pibotanteak gehitzen dituzte. Motor bikoitza darama eta argia joanez gero aparteko bateria dauka ohea jaisteko.
Berrikuntza joera honekin jarraituz, Gau-tun ohe geriatrikoak ere baditugu. Etxeetan suertatu ahal diren behar desberdinei erantzuteko aukera ezinhobeak. Hainbat zerbitzuetatik aparte egurrezko akabaerak bat etorri daitezke etxeko dekorazioarekin.